Hiru Bat dantza taldearen 50. urteurrenaren bideoa

b eta ar: Hiru Bat 2021eko azaroaren 2a

Urriaren 23an, 50. urteurrena ospatu zuen Zamudioko Hiru Bat dantza taldeak. Lehengo eta gaur egungo dantzariek parte hartu zuten ospakizun-ekitaldietan eta herritarrek ere babesa adierazi zieten dantza-taldekoei. Oso une hunkigarriak bizi izan zituzten egun hartan eta bideoa egin dute urteurrenean ibili ziren zamudioztarrei eskerrak emateko.