Gaurko, abenduak 1, mobilizaziora deitu dute sindikatu hauek: LAB, ELA, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT. Gainera, deiarekin bat egin dute hainbat eragilek eta elkartek. Hortaz, gaur mobilizazioak egingo dira Euskal Herrian, lan, pentsio eta bizi-baldintza duinak eskatzeko, lan- eta pentsio-erreformei ezetz esateko eta bizitza duinerako burujabetza aldarrikatzeko. Txorierriko hitzordua Zamudion, Leizaola plazan, ipini dute 19:00etan.