Zamudioko Mari Domingiren eta Olentzeroren Facebooken igarri dutenez, bihar, abenduak 24, ekintza bereziak izango dira herrian, ikazkinari eta artzainari harrera egiteko. Besteak beste, kantak, umeentzako jolasak eta kalejira egongo dira. Olentzerok eta Mari Domingik ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egin diete herritar guztiei. Derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea.
14:00 Umeentzako bazkaria eta jolasak, eskolako areto nagusian. Gazte Asanbladaren eta Gaztelekuko gazteen eskutik. Nork bere janaria eraman beharko du.
16:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren bila joateko kalejira, Lehendakari Agirre plazatik. Bertokok girotua.
18:30 Gutunak ematea eta txokolatada, frontoian. Eskolako gurasoen elkartearen eskutik.