Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak iragarri duenez, gaur, urtarrilak 27, omenaldia egingo diete 2021ean matxismoak Estatuan hil dituen emakumeei. Ekitaldia 19:00etan izango da Leizaola plazan. Bertan, komunikatua irakurriko dute eta hildako emakumeen izenak banan-banan esango dituzte, puxikak ipintzen dituztela. Olerki bat ere irakurriko dute eta datu esanguratsuak helaraziko dituzte. Ekitaldia indarkeria matxistaren aurkako bitrinaren aurrean egingo da. “Iazko biktimak omenduko ditugu, baina, zoritxarrez, 2022ko biktimen izenak ere idazten hasi beharko dugu”, adierazi dute.