Gune feminista martxoaren 4an, 18:00etatik 20:00etara, izango da Lehendakari Agirre plazan; eta martxoaren 5ean, leku berean, 11:00etatik 14:00etara. Bestalde, martxoaren 8an, Leizaola plazan ipiniko dute 18:00etatik 20:00etara. Gune feministan “Zamudio feminista” ikurrak banatuko dira eta “Feminismoa eraikitzen” mezua idatziko da adreilu batean. Hori herriko denda, zerbitzu eta tabernetara eramango da, ikusgai ipini dezaten.
Martxoaren 8an, kontzentrazio-manifestaldia egingo dute 19:00etan Leizaola plazan hasita, eta martxoaren 22an “El debate sobre la prostitución en el feminismo” hitzaldia egongo da Teresa Maldonadoren eskutik, 19:00etan, Zamudiotorren.