Ana Otaola eta Jon Llona zamudioztarrak Chernobil elkarteko kideak dira. Azken 15 urteotan Ukrainako neska-mutilak ekarri dituzte euren etxean uda pasatzera. Errusiako armada Ukrainan sartu eta gero, Marina Moroz gazte ukraniarra bere etxean hartu dute. Marina Kievetik etorri da trenez eta Euskal Herrira heltzeko astebeteko bidaiari egin behar izan dio aurre. Horren inguruko erreportajea laster izango duzue irakurgai Aikor! aldizkarian.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).