Liburuen rallya Zamudion

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 31a, 12:09

Liburuaren Eguna (apirilak 23) dela eta, Zamudioko udal-liburutegia liburuen rallya antolatu du apirilerako. Liburutegiaren erabiltzaileek hainbat liburutako aipuak topatuko dituzte bertan, eta zein liburu den esan beharko dute. Asmatzen dutenen artean, 40 euroko txekeak zozketatuko dituzte Zamudioko Liburudendan gastatzeko. Zozketa maiatzaren 16an egingo da 18:00etan. Gazte eta helduentzako ekintza da.

Bestalde, apirilaren 23an, 11:30ean, Gertakari paranormalak umeentzako ipuin-kontaketa izango da liburutegian, Elssie Xalbadorren eskutik. Lau urtetik gorako umeentzako saioa da eta aldez aurretik eman behar da izena. Zamudioztarrek lehentasuna izango dute. Informazio gehiagorako: 944 520 204 eta udalliburutegia@zamudiokoudala.net.