Goizean, Bizkaia osotik etorritako dantzariak Uribe plazan batuko dira eta handik kalejiran irtengo dira Zamudioko futbol-zelairaino. Bertan dantzen agerraldia egingo dute. Ondoren, herrigunera itzuliko dira bazkaltzera eta arratsaldean erromeria egongo da.
Aurreko urteetan, 2.000 dantzari inguru batu ohi izan dira Bizkaiko Dantzarien Egunean, baina parte-hartzaileen kopurua aldatu daiteke aurten, pandemiak dantza-taldeetan izan duen eragina dela eta. Nolanahi ere, dantzariek gogotsu helduko diote hitzorduari eta euren egun handia disfrutatuko dute.