Biktimarik ez, Zamudioko sutean

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 27a, 14:09

Gaur goizean, 05:20an, Zamudioko herritarrek kea eta sutea antzeman dute Txorierriko etorbidearen 5. zenbakian. Beraz, suhiltzaileei deitu diete eta horiek sutea itzali dute. Zamudioko Udalak jakinarazi duen moduan, suteak ez du ez biktimarik, ez kalte material handirik sortu. Sutea etxearen atarian piztu da. Antza denez, bost lagun zeuden eraikinaren barruan sutea piztu denean. Guztiak ziren etxe-okupatzaileak. Ertzaintza sutearen gorabeherak dabil ikertzen.