Autodefentsa feminista Zamudion, jaiei begira

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 21a, 10:08

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak jakinarazi duenez, San Martin jaietan ere puntu morea ipiniko dira eta brigada feminista sortuko da, eraso sexistei aurre egiteko eta, erasorik izanez gero, protokoloa martxan ipintzeko. Telefono zenbakia ere izango da arreta emateko: 633 918 561. Horien harira, talde feministak autodefentsa feministaren ikastaroa antolatu du biharko, urriak 22. Ikastaroa 09:00etatik 15:00etara izango da Zamudiotorren eta helburua da parte-hartzaileek jaietan izango den protokolo feministaren dinamika ezagutu dezaten, erasoen aurrean zer egin eta nola jokatu jakiteko. Informazio gehiagorako, aurreko lerroetan esandako telefono-zenbakira deitu daiteke.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).