Beste aldetik, datozen egunetan ekintzak izango dira Zamudion Azaroaren 25aren harira. Udalak adierazpen instituzionala egingo du, eta bihar bi elkarretaratze izango dira herrian: bata goizeko 12etan, udaletxearen aurrean; eta bestea arratsaldeko 7etan, beira-arasaren aurrean, Zapata Gorriak talde feministak eta Lagunandre elkarteak deituta.
Zapatuan, azaroak 26, Zu eta ni, berdin ipuin-kontakizuna egingo da 11:30ean, udal-liburutegian, eta 18:00etan gynkana feminista izango da Gaztestazioan. Era berean, eta “Genero-berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka” lelopean, boxeo-emanaldia egongo da 19:00etatik aurrera kiroldegian. Ekintza antolatu du Zamudio Boxeo Taldeak eta orotara zazpi boxeo-borrokaldi egingo dira, zeinetan emakumeek zein gizonek parte hartuko baitute. Azkenik, azaroaren 29an, Las abuelas son guerreras antzezlana ikusteko aukera egongo da Adintsuen Etxean, 18:00etan.