Zamudioztarrek dantza egin dute euritan, esklerosi anizkoitza ikertzearen alde

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 13a, 13:12

Kantarelux Zamudioko taldeko kideek berriro hartu dute parte EiTB euskal kateak urtero antolatzen duen maratoi solidarioan. Aurten, esklerosi anizkoitza gaixotasuna hartu dute gaitzat eta EiTBk eskatu du bideoak egitea Gatibu taldearen Euritan dantzan abestiaren doinuarekin.

“Urtero hartzen dugu parte, ekimen polita eta solidarioa iruditzen zaigulako. Aurten bideoa egin dugu, eta gainera herriko tabernetatik abestu eta 310 euro batu dugu”, esan dute Kantarelux taldekoek. Bideoa abenduaren 6an grabatu zuten Zamudioko Gazituaga futbol zelaian eta bertan 20 lagun aritu ziren: 16k dantza egin zuten; eta gainerakoek dena grabatu zuten. Egunak ez zuen Euritan dantzan abestiarekin bat egin, eguzkia zegoelako, baina horrek ez zituen zamudioztarrak gogogabetu, esklerosi anizkoitza ikertzearen alde berdin-berdin dantza egin zutelako.

2022ko EITB Maratoia abenduaren 2an jarri zen martxan. Ekitaldia nagusia abenduaren 15ean egingo da eta abenduaren 17ra bitartean (11:00-22:00) irekita egongo da diru-ekarpenak egiteko doaneko telefonoa: 900 840 750. Gainera, online ere dirua eman daiteke, eitb.eus/eitbmaratoia webgunean, baita Bizumen bidez ere, 33478 zenbakian. EiTBk jakinarazi zuen moduan, Euskadin 2.700 lagunek dute esklerosi anizkoitza, eta Estatuan, 55.000 lagunek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).