“Egun horretan, Zapata Gorriakeko emakumeok eta taldeetako ordezkariek emakume horien oroitzapenez maskarak ipiniko ditugu lurrean eta gure artean bizi izan direla adieraziko dugu”, azaldu dute. Espainiako Gobernuaren datu ofizialen arabera, indarkeria matxistak 49 emakume hil zituen iaz Estatuan; 2023. urtea hasi berria dela, lau emakume hil ditu. Indarkeria jasaten duten emakumeei arreta egiteko telefono-zenbakiak: 016 eta 900 840 111.