Zamudioko elkarte feministaren kideek eta gainerako elkarteen ordezkariek iaz indarkeria matxistak hildako emakumeen oroitzapenez maskarak ipini zituzten lurrean, “gure artean bizi izan direla adierazteko”. Guztira 99 maskara jarri zituzten, bakoitzak hildako emakumearen izena zuela. Zapata Gorriak elkarteak Estatuan iaz izandako feminizidio guztiak hartu ditu kontuan; ez bakarrik genero-indarkeriari lotutakoak. Urtarrilean eta lerro hauek idaztean, 10 femenizidio izan dira. Indarkeria jasaten duten emakumeei arreta egiteko telefono-zenbakiak: 016 eta 900 840 111.