Hiru bizikidetza-unitate lehenengo solairuan jarriko dira, eta beste hirurak, bigarrenean. Unitate bakoitzean, gehienez 25 lagun biziko dira. Unitate guztiek sarbide independentea eta bizikidetzarako gune komunak izango dituzte. Lanen helburua arreta pertsonalizatua eskaintzea da; antolamendu berriak erantzuna emango die nagusien beharrizanei, betiere beren eskubideak eta nortasun biografikoa errespetatuz.
Lanak urte bi barru bukatuko dira, eta, guztira, 695.000 euroko aurrekontua dute. Proiektu hau Next Generation EU funtsarekin batera finantzatuko da, Estatuko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Lanak apurka-apurka egingo dira, zentroan egoiliarrak eta langileak dauden bitartean. Beraz, neurriak hartuko dira eragina ahalik eta gehien murrizteko. Truiuondoren ostean beste zazpi egoitza eraldatuko dira modu progresiboan; horrela, Bizkaiko egoitzen sareak 868 leku izango ditu bizikidetza-unitatetan.