Ardo-dastatze ikastaroa, Lagatzuren eskutik

a: Elena Lopes (Pexels) 2023ko mar. 7a, 12:15

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardo-dastatze ikastaroa antolatu du martxoaren 16rako eta 17rako. Saio biak Txorierriko Baserri Antzokian izango dira 19:00etatik 21:00etara eta Iñaki Lopetegik zuzenduko ditu. Ikastaroa 10 euro balio du bazkideentzat eta berbalagunentzat, eta 15 euro gainerakoentzat. Izena emateko, 747 487 094 telefono-zenbakira whatsappa bidali behar da, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora mezua bidali.