Iparraldera, Lagatzuren eskutik

www.en-pays-basque.fr 2023ko api. 12a, 09:49

Ohiturari eutsi dio Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak, eta Iparraldera bidaia antolatu du apirilaren 29rako eta 30erako. Zapatuan, 08:00etan aterako dira Kolitza plazatik, eta Hendaiatik ibilalditxoa egin ondoren, Heletara joango dira arratsaldean. Bertan egingo dute lo, eta hurrengo goizean Baigorrira abiatuko dira Nafarroaren Eguna ospatzera. Bidaiak 70 euro balio du helduentzat, eta 50 euro, 16 urtera artekoentzat; prezioaren barruan daude afaria, loa eta gosaria. Izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da. Horretarako, 747 487 094 telefono-zenbakira deitu beharko da, eta 10 euro aurreratu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).