Garbigune mugikorra ekainaren 14ra arte izango da Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 1a, 10:16

Garbigunea Ugaldeguren I industrialdean ipini da eta, besteak beste, hauek eraman daitezke hara: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak.