Genero-ikuspegiari buruzko dantza-ikuskizuna Zamudion

a: Kimua Dantza Kolektiboa 2023ko aza. 15a, 11:44

Hiru Bat Zamudioko dantza-taldeak kale-ikuskizuna antolatu du azaroaren 18rako, 18:00etatik aurrera, herriko frontoian. Azaldu dutenez, Kimua Lizartzako dantza-kolektiboak sortutako genero-ikuspegiaren inguruko ikuskizuna izango da. Horrela, euskal dantza tradizionalak oinarritzat hartuta, beste dantza-disziplina batzuk uztartuko ditu ikuskizunak, eta ikusleek ere parte hartzeko aukera izango dute.

“Gizarteak ezartzen dituen genero rolen, emakumeenganako indarkeria egoeren eta berdintasunaren gaineko hausnarketa egiteko aukera ematen du ekitaldiak, hala nola, koreografia eta musikaren bitartez. Zer da generoa? Eta zein Gen Eroa? Aske dantza dezagun geroa!”, azaldu dute antolatzaileek.