Kazetaritza eta feminismoa, ardatz

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 24a

Maria Gorosarri González, metakazetaria

Zamudioztarra Kazetaritza Fakultateko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzaile ere badabil arreta kalitateko kazetaritzan eta komunikazio feministan ipintzen duela. Lan-ildo horiek hain zuzen ere izango ditugu berarekin hizpide hurrengo aldizkarian, baita bere liburuan, Contra la banalización del feminismo, aztertzen dituen zenbait kontu ere.