Matxinadaren kideek 2.000 urteko pop punk eta pop rocketik datozen soinuen aldeko apustua egin dute, euren esanetan. “Paramore, Dover, Ken Zazpi eta Sum 41 taldeak erreferentziatzat hartuta, aldaketa nabarmena egon da taldearen sonoritatean, nahiz eta musika fresko, original eta dantzagarriaren esentziari eusten jarraitu”. Letrak ere helduagoak dira. “Hainbat gairi buruz hitz egiten dute: Ez genekien ezer abestiak, esterako, nostalgiari buruz; eta Beltzetik beltzera abestiak, une txarretan laguntasunaren babesari buruz”. Gainerako abestiak dira Aupa, zer moduzz, Qué serem demá, Gauez eta Jokoa.
Matxinada taldeak osatzen dute Ander Aristondok (dj-a), Oier Bravok (ahotsa eta gitarra-jolea) eta Alatz Barrenak (ahotsa eta musika-ekoizpena).