Inisitue Zamudioko gazte asanbladak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 13rako. Poteo musikatua 13:00etan hasiko da eta haren ostean bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak Crazy eta Fernan tabernetan eskuratu daitezke apirilaren 7ra arte, gizarte-sareen bidez edo inisituegazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Taberna Ibiltariak bazkalondoa girotuko du, eta arratsaldea, Sakatu elektrotxarangak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira: Ugerda, Zeker, Xsakara, Etxekalte eta Desi ta Presi.