Balkoi-lehiaketa Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko maiatzaren 2a

Zamudioko Udalak balkoi apainduen lehiaketa antolatu du 16. aldiz, eta izena ematea maiatzaren 15era arte egin daiteke www.zamudio.eus webgunean, ADI Zamudio aplikazioan edo udaletxean bertan. Bi modalitate egongo dira: baserriak eta pisuak. Loreak maiatzaren 18an, 09:00etatik aurrera, banatuko dira Bidekoetxe parkean, eta eguraldi txarra badago, Txinbo kaleko arkupeetan. Informazio gehiagorako, aurreko lerroetan aipatutako webgunera jo daiteke.