Dementzia hizpide Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 25a, 12:22

Eguenean, ekainak 27, alzheimerra eta beste dementzia batzuk hizpide izango dituzte Zamudiotorren, 17:00etatik 19:00etara. Hitzaldia da profesionalak ez diren zaintzaileentzat eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideentzat. Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko, zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 607 820 157 telefono-zenbakira deitu. Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.