Slaloma izango da domekan Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko azaroaren 15a

Zamudioko Racing Elkarteak antolatuta, domekan, azaroak 17, Zamudioko XVI. Slaloma egingo da Torrelarragoiti poligonoan. Saioa puntuagarria izango da Euskal Herriko Slalom Txapelketarako, eta bertan 29 parte-hartzaile izango dira. Haien artean daude Zamudioko Racing Elkarteko bost gidari, eta Asier Tejado, txapelketako liderra dena. Gainera, emakumezko gidari batek parte hartu du saioan; Celia Macho kantabriarrak, hain zuzen. Saioa 10:30ean hasiko da, eta gidariek hiru txanda egin beharko dituzte: entrenamendu saio bat eta bi saio ofizial. Saioan Kantabria, Nafarroako eta Burgoseko taldeek ere hartuko dute parte. Sariak lasterketa amaituta banatuko dira.