Arroeta Zamudioko mendi-taldeak eta Zamudioko Udalak Sasimartxo ospatuko dute otsailaren 23an. Ohikoa denez, bi ibilbide izango dira. Lehena, lau ordukoa, 08:30ean hasiko da, eta gomendatzen da arropa egokia, mendiko botak eta makila eramatea. Bigarrenak hiru orduko iraupena izango du eta 09:30ean hasiko da. Jakinarazi moduan, ezin da umeen orgatxoekin joan. Bestalde, 12:30etik aurrera taloa eta edaria eskainiko dira Arbolantxa kalean, bi euroan eta euro batean hurrenez hurren; eguraldi txarra izanez gero, Agirre Lehendakaria plazan. Txartelak lekuan bertan erosi ahalko dira.