Erorikoak prebenitzeko tailerra

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 12a, 12:54

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, otsailaren 25ean, 11:30ean, erorikoak prebenitzeko tailerra izango da Zamudiotorren. Tailerra Osakidetzako profesionalek gidatuko dute, eta hurrengoak izango dituzte hizpide: erorikoen zergatiak, prebentzioa, ariketa fisikoaren onurak eta aholkuak eta materialak. Tailerrak bi ordu iraungo du, eta izena ematea Zamudioko Adintsuen Etxean egin behar da.