Bertso-afaria antolatu da Euskaraldiari begira

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 19a, 13:17

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak bertso-afaria antolatu dute apirilaren 11rako. Bertso-afaria Euskaraldiari begira antolatu dute –maiatzaren 15etik 25era–, eta 21:00etan izango da Txorierriko Baserri Antzokian. Etxahun Lekue eta Jexux Mari Irazu bertsolariak bat-batean ibiliko dira bertan, eta Iñaki Beitia Arbildu izango da gai-jartzailea. Bertokoko trikitilariek ere parte hartuko dute ekintzan. Sarrerak 20 euroan ipini dira salgai.

Sarrerak hurrengo leku hauetan eskuratu daitezke: Larrabetzuko Foteri tabernan, Lezamako Oxangoiti tabernan, Zamudioko liburu-dendan eta Baserri Antzokian bertan (Derio). Gainera, aurten, nobedade moduan, WhatsApp bidez ere eskuratu ahalko dira 629 424 645 telefono-zenbakira bizuma eginda. Sarrera doakoa izango da 24:00etatik aurrera. Zamudioko eta Lezamako Udalek babestutako ekintza da.