Geldoko istorioak ezagutuko dituzte berbalagunek

Aikor aldizkaria 2025ko api. 11a, 12:01

Eguaztenean, apirilak 16, 10:00etan Txorierriko Baserri Antzokian batuko dira berbalagunak, eta handik Zamudioko Geldo auzora abiatuko dira. Ibilaldi erraza da, eta bidetik Gabriel Etxebarria zamudioztarrak auzoari buruzko hainbat istorio kontatuko dizkie parte-hartzaileei. Gainera, azken horiek Geldoko koplak liburuaren ale bat jasoko dute oparitzat. Ekintzan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, 747 447 579 telefono-zenbakira whatsappa bidalita edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzita.