Eneritz Gómez Micoltak “Violencia sexual, conflictos armados y movimientos feministas” hitzaldia egingo du gaur, ekainak 19, Zamudiotorren. Politika-zientziatan lizentziatua da Gómez, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen, eta gaur egun ikerlari dabil unibertsitatean. Hitzaldian, gatazka armatuetan izaten den sexu-indarkeria izango du hizpide, hala nola Palestinan, Txinan eta Kongon. Era berean, mugimendu feministei buruz hitz egingo du. Saioa 19:00etan hasiko da. Zapata Gorriak antolatutako ekintza da.