Giro onean ospatu dute Zamudioko VII. triala

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 22a, 13:38

Gaztela eta Leon, Kantabria eta Euskal Herriko hainbat motorzalek parte hartu zuten joan den domekan ospatutako lasterketan.

Uztailaren 20an ospatu zen Zamudioko VII. triala eguraldi eguzkitsuarekin. Kantabria, Gaztela eta Leon eta Euskal Herriko hainbat motorzalek parte hartu zuten txapelketa honeta. Bidekoetxe Parkea eta Pinoa Etorbidea 5 zonaldetan banandu zituzten eta kategoria bakoitzarentzat: TR1, TR2, TR3, TR4, antzinako motorrak eta gazteak. 10:00etan hasi zen ekitladia, eta 14:00etan amaitu.

Kategoria bakoitzean 3 saridun egon ziren eta trofeo bana eskuratu zuten. Halere hauek dira lehenengo posizioa eskuratu zutenak:  Diego Urreta Bidaburu (TR1) Aner, Landeta Batiz (TR2) Fernando Ruiz Ripa (TR3) eta Luis Castellanos Carton (TR4 eta antzinako motorren kategoria).