Ur etena izango da gaur gauean Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 29a, 13:06

Udaltzaingoaren arabera ia herri osoari eragingo dio hornidura eteteak, eta horregatik kartelak jarri dituzte etxe-atari kaltetuetan.

Zamudioko Udaltzaingoak hainbat etxe-atarietan kartelak jarri ditu gaur, uztailaren 29an, ur etena egongo dela jakinarazteko. Hornidura etengo da 23:00etatik 7:00ak arte, hau da, gau osoz.