Bertokok matrikulazio eguna izango du bihar arratsaldean

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 8a, 14:13

Bertokok bihar matrikulazio eguna izango du Zamudioko Kultur Etxean. Arratsaldeko 19:30etan izango da eta, besteak beste, trikitixa, panderoa, txalaparta… bezalako musika-tresnen erabilera ikasi ahal izango da.

Edozein zalantza izatekotan, Bertokokin kontaktatzeko bideak honakoak dira: 689 246 844 telefono zenbakia, bertokozamudio@gmail.com helbide elektronikoa edo @bertoko_zamudio sare sozialetan.