Irakurketa tailer feminista Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 24a, 12:41

Zamudioko Udal Liburutegiak, Zapata Gorriak talde feministarekin batera, Ainhoa Etxebarriak dinamizatutako irakurketa tailer feminista antolatu du, non irakurritako liburuei buruzko solasaldiak burutuko diren. Parte hartzeko, izena eman beharko da telefonoz (944 520 204) edo emailez (udalliburutegia@zamudio.eus), liburua hartu eta hura irakurri, eta solasaldietan parte hartu.

Liburuak hauek dira: Magdalena Piñeiroren “Stop Gordofobia”; Lucía Lijmaer-en “Cauterio”; Isabel Mellén-en “El sexo en tiempos del Románico”; eta Mantak Chiaren “Mujer Multiorgásmica”. Solasaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira Udal Liburutegian, urriaren 27an, abenduaren 29an, otsailaren 23an eta apirilaren 27an.