Katxiporretaren ikuskizuna Zamudion beste urte batez

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 30a, 13:43

Datorren urriaren 17an, Zamudion, bueltan izango ditugu Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. Ikuskizuna kiroldegian izango da, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak Zamudioko liburu-dendan edo estankoan, Derioko Tahona Uribe okindegian, edo online eros daitezke, 8€-ko prezioan. Lagatzuko kideek sarrerak 6€-tan izango dituzte, eta horiek gaur eta bihar, Lagatzuko lokalean, eskuratu ahalko dituzte, arratsaldeko 18:00ak eta 19:00ak bitartean.