Zizegorri Zamudioko Mikologia Elkartea presente egongo da asteburu honetako Zamudioko Azokan. Bi egunetarako ekintzak antolatu ditu. Lehenik eta behin, zapatuan, azaroaren 8an, perretxiko sailkapena burutuko dute arratsaldeko 18:00etan Galbarriatuko txokoan. Bestalde, domekan, azaroaren 9an, perretxiko erakusketa egingo dute azokan bertan, goizeko 11:00etatik aurrera.