Sonia Pérez, Zizegorri Mikologia Elkarteak antolatutako zozketaren irabazle

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 11

Pasa den asteburuan, Zizegorri Mikologia Elkartea presente egon zen Zamudioko Azokan, argitaratu genuen bezala. Bertan, elkarteak onddo otzara bat zozkatu zuen, haien 10. urteurrena ospatzeko. Irabazlea Derioko Sonia Pérez izan zen.