Elkarteak hiru betebehar nabarmentzen ditu: haiek eskaintza “era duinean eta ondo” egin behar dutela; herritarrak edo balizko erosleak ekoizlearekin “konpromezua” agertu behar duela, eta erosi; eta administrazioek horrelako proiektuek herrirako duten “garrantziaz ohartu eta lagundu behar” dutela. Bukatzeko, elkarteak eskerrak eman dizkie erosleei, inguruan izan dituzten beste herriko eragileei (kultura elkarteak, talde sozialak…), zein “euri, laino, ekaitz, eguzki amandre eta amalurrari”, “gu, gureak eta gure lana babesteagatik”.