Kultura Etxeko aparkalekuko erabilera arau berriak indarrean sartu dira

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 7a

Zamudioko Udalak gogorarazi nahi izan du urte hasierarekin batera indarrean sartu direla Kultura Etxeko aparkalekuko erabilera arau berriak. Arau berriek helburu dute ibilgailuen zirkulazioa bermatzea eta aparkalekua behar bezala funtzionatzea. 

Astelehenetik barikura gehienezko egonaldia 24 ordukoa da, hau da, muga horretatik aurrera, ibilgailua derrigorrez aparkalekutik atera behar da. Ibilgailu bat aparkalekutik ateratzen denean, ezin izango da berriro sartu gutxienez bi ordu igaro arte. Hori bai, zapatu, domeka eta jai egunetan, aparkalekua mugarik gabe erabili ahal izango da, denbora eta aldaketarik gabe. Egonaldi laburrei dagokienez, 15 minutu baino gutxiagoko egonaldiak ez dituzte aparkatze gisa kontuan hartuko. Arau horiek ez betetzea zigorrak edo ibilgailua kentzea ekar ditzakela gogoratu dute udaletik.

Horrez gain, kaptazio talde bat eta kudeaketa sistema bat instalatu dituzte –fotogramak antzemateko ikuspen artifizialeko bi kamerez osatua– eta informazio kartelak jarri dituzte aparkalekuan, herritarrei jakinarazteko eremu horiek monitorizatuta daudela.