Zamudiok udal zerbitzuetako ordutegietan aldaketak egin ditu

Mikel Reina Barros

Urte hasierarekin batera, Zamudioko Udalak udal zerbitzuak hobetzen jarraitu nahi ditu, eta horregatik aldaketak egin ditu. Helburua argia da: “Ordutegi berria, arreta gehiago eta zerbitzu hobeak, zamudioztar guztientzako”.

Ordutegiari dagokionez, udaletxea astelehenetik barikura 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik eta eguaztenetan 17:30era arte luzatu dute itxiera. Horrez gain, udaltzaingoak ere bere zerbitzuak indartu ditu, zaintza orduak arratsaldera luzatuz: 07:30etik 21:00etara. Kiroldegiak 08:00etara aurreratu du bere ordutegia. Azkenik, umeentzako Handigune zerbitzua barikuetan 19:30etik 21:30era eta zapatuetan 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.