Benidormeko bidaian izena emateko azken eguna: martxoaren 12a

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 5a

Zamudioko Udalak herriko nagusientzako Benidormera joateko bidaia antolatu du. Bidaia apirilaren 27tik maiatzaren 11ra da. Martxoaren 12ra arte eman daiteke izena, udal bulegoetan.

Zamudion erroldatutako erretirodun eta pentsiodun guztiek eman dezakete izena, baldintza bakarra da herrian gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egotea. Izena emateko unean pentsioen ziurtagiria edo aurkeztutako azken errenta aitorpena eskatuko dituzte. 

Benidormeko bidaiaren tarifa murriztuaren onuradun izateko udalak jakinarazi du kontuan hartuko dutela izena eman duten pertsonen pentsioen edo lan etekinen ziurtagiriak 17.094 €-tik gorakoak ez izatea, ez batera, ez banaka. 

“Errenta aitorpena batera egiten bada, errentan adierazitako zenbatekoa zati bi egingo da. Edonola ere, Udalak araua aplikatuko du jardueran izena eman duten pertsonentzat onuragarrien izango den moduan”.

Prezioak:

  • Logela bikoitza: 335,00 euro (Prezio murriztua: 167,50 euro)
  • Banakako logela: 525,00 euro (Prezio murriztua: 262,50 euro)
  • Logela hirukoitza: 325,00 euro (Prezio murriztua: 162,50 euro)