Zamudioko EAJk dio etxebizitza sarbidea izatea “lehentasun estrategikoa” dela

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 7a

EAJren udal gobernuak 90 etxebizitza berri baino gehiago sustatu dituela nabarmendu dute. Horrez gain, gazteentzako alokairu laguntzak mantentzen dituztela azpimarratu dute, dagoeneko 11 herritarrek eskatu dute

Hain zuzen ere, Zamudioko EAJ-PNVrentzat etxebizitzara sarbidea izatea “lehentasun estrategikoa” dela eta, bide horretan, ekimen ugari ari da bultzatzen herritarrek “bizitza proiektua udalerrian bertan garatzeko aukerak izan ditzaten”.

Udalerriaren egungo hirigintza plana 2000ko hamarkadan onartutakoa da eta, horri esker, “bizitegi erabilerarako lurzoru urbanizagarria dauka Zamudiok. Ondorioz,  etxebizitza eskaintza handitzeko bidean aurrera egiten ari gara, gaur egun”.

Arteagako eremua “funtsezko gune” bihurtu dela diote, eta bertan etxebizitza sustapen berriak gauzatzen ari dira. Gune baten 16 etxebizitza eraikitzen ari dira eta, dagoeneko, herriko familiei esleitu egin zaizkie. Eta beste gune baten, 45 etxebizitza baino gehiago eraikitzea dago aurreikusita, esleipen-prozesuan daude. Horrez gain, beste 30 etxebizitza berri esleitu ahal izan dituzte. Hau da, nabarmendu dute guztira, 90 etxebizitza baino gehiago daudela eraikuntza  edo esleipen fasean, eta horrek “nabarmen” indartzen du “Zamudioko eskaintza, herritarren eskaera nagusietako bati erantzune”.

Zamudioko EAJk azpimarratu duenez, “etxebizitzarako sarbidea bermatzea funtsezkoa da gure herritarren egonkortasunerako, herrian errotu ahal izateko eta garapen pertsonala eta familiarra izateko. Zorroztasunez eta plangintza egokiarekin ari gara lanean, irtenbide erreal eta iraunkorrak eskaini ahal izateko”.