Goi-goitik ospatu dute Zamudioko Gazte Eguna

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez 2026ko apirilaren 20a

Inisitue Gazte Asanbladak zapatuan, apirilak 18, ospatu zuen Zamudioko Gazte Eguna. 100 lagun inguru elkartu ziren bazkarirako eta eguna aurrera joan ahala gero eta jende gehiago batu zen jai girora. Beste behin ere, arrakastatsua izan da Zamudioko Gazte Eguna.