Bizkaibizi bizikleta zerbitzua ekarri nahi du herrira Zamudioko Udalak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 24a

Zamudiok mugikortasun jasangarriaren aldeko beste pauso bat eman nahi du. Horregatik, udalak Bizkaibizi zerbitzuarekiko interesa “formalki” adierazi du, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bizikleta publikoen alokairu sistema udalerrian ezartzeko aukera aztertuz.

“Ekimen honen helburua da mugikortasun jasangarriagoa, osasungarriagoa eta eraginkorragoa sustatzea, bizikleta eguneroko garraiobide gisa bultzatuz eta ibilgailu pribatuaren erabilerari alternatibak eskainiz”. Azaldu dutenez, proposamenak Zamudion bizikleten ainguratze puntuak eta zerbitzuaren ezarpen progresiboa aurreikusten ditu, udalerriko konektibitatea hobetzen laguntzeko.