Zamudioko Udalak Madalen eta Antzar Egunera joateko autobusak antolatu ditu

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 20a

Uztailaren 22ko Elantxobeko Madalen Eguna eta irailaren 5eko Lekeitioko Antzar Eguna Bizkaiko udako jai ezagunetakoak dira. Bertara joateko Zamudioko Udalak autobusak antolatuko ditu 7 euroren truke. Astelehenera arte, uztailak 20, eman daiteke izena udaletxean madalenetarako.

Lekeitioko Antzar Egunaren kasuan, abuztuaren 26tik irailaren 3ra arte eman ahalko da izena. Bi jaietarako 11:00etan aterako da autobusa eta 23:00etan itzuliko da. 16 urtetik gorakoentzako zerbitzua da eta oraindik adin txikikoak direnak aitak edo legezko tutoreak sinatutako baimena eroan beharko dute. Baimen hori udaletxera etorrita sinatu beharko da bertan, eta bataren eta bestearen NAN agiriak aurkeztu beharko dituzte. Parte hartzeko, erantzukizun agiri bat sinatu beharko dute.