Gaur emango diete hasiera Sandoniko jaiei

Mikel Reina Barros 2026ko irailaren 2a

Gaur, irailak 2, hasi eta zapatura arte, irailak 5, ospatuko dituzte Zamudioko Sandoniko jaiak. San Antolintxuko azken egunak dauka egitaraurik oparoena paella eta umeentzako postre txapelketarekin, mus txapelketa edota bingoarekin. Musika ere ez da faltako Sandoniko jaietan.

Egitaraua:

Irailak 2, eguaztena, Sandoni Eguna 

  • 12:00 Meza Ermitan 
  • 13:00 Auzoko adinekoentzat omenaldia

Irailak 3, eguena, Sandonitxu Eguna 

  • 12:00 Meza Ermitan 
  • 13:00 Lunch

Irailak 5, zapatua, San Antolintxu

  • Goizean zehar Paella eta Umeentzako Postre txapelketa 
  • 12:00etatik aurrera Puzgarriak 
  • 13:30etik aurrera Pintxo-poteoa "Kantarelux" taldeagaz 
  • 14:00 Paellen eta Umeentzako Postreen aukezpena 
  • 16:00 Mus txapelketa 
  • 18:00 Bingo popularra
  • 20:00 Paellen, Umeentzako Postreen eta Mus txapelketaren sari banaketa 
  • 20:30 Txitxiburduntzia
  • 21:30 Dantzaldia Joxe Mendizabalegaz