Eguaztena da Bertoko elkartearen matrikulazio eguna

Mikel Reina Barros

Bertoko Soinu Tresnen Elkarteak eguaztenerako, irailak 9, ezarri du 2026-2027 ikasturterako matrikulazio eguna. Bihar, irailak 9, 19:30etik aurrera egongo dira Zamudioko Kultur Etxean. Duela 30 urtetik, Bertoko elkartekoek hainbat soinu tresna jotzen irakasten dute: trikitia, panderoa, alboka, kutxa, txalaparta, dultzaina... Harremanetan jartzeko edo informazioa lortzeko 689 24 68 44 telefonoa edota bertokozamudio@gmail.com posta elektronikoa jarri dituzte eskuragarri.