Zamudioko Udalak hasi ditu Gorbeia kalearen ondoko plazako berrurbanizazio lanak. “Helburua da herritarrentzat espazio erosoago eta atseginagoa sortzea”. Zoladura berrituko dute, landaredia eta hiri-altzari berriak jarriko dituzte eta plazako argiztapena berrituko dute. Gainera, Zamudioko lehen euri-lorategia jarriko dute. Euri-ura aprobetxatu eta ureztaketa modu naturalean kudeatzeko prestatutako lorategia izango da. Lanen aurreikusitako epea bi hilabete eta erdikoa da.