Erlezi, areto sozio-kulturala aldarrikatzeko sortua

Mikel Reina Barros

Zamudioko kultura, kirol eta bestelako elkarteek indarrak batu dituzte herrian areto sozio-kultural bat aldarrikatzeko. Horretarako, Erlezi pertsonaia sortu dute. Hain zuzen ere, “erabilera anitzeko espazio baten falta” daukate aspalditik herrian.

Hiru Bat dantza taldearen 55. urteurrenean osatu zuten aurkezpena eta barikuan, urriak 23, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikuskizunean ere izan ziren. Erleak erreferentzia moduan hartzea ez da kasualitatea izan: “Erleak, talde sozio-kulturalak bezala, beharrezkoak gara bizitzarako. Erle barik, kultura barik, lan sozial barik, giza bizitza galduko da”. Horretarako, “elkarlanaren bidez” egin nahi dute aurrera.