Alkategaiak nabarmendu du “lehen eguneko ilusio eta gogoa” mantentzen dituela eta horregatik onartu duela erronka. “Sinestuta nago gauzak beste modura batera egin daitezkeela eta horretarako nigaz batera aurkeztuko den lan taldea herri honek merezi duen mailakoa izango da”. Hain zuzen ere, “elkarrekin” eraiki nahi dute Zamudio, “ideia eta proiektuak errealitate bihurtuko ditugu denon artean”.
“EH Bilduk herritarren parte-hartzea jarri nahi du Zamudioren etorkizunaren erdigunean, herrian bizi direnekin eta tokiko merkataritzari, elkarteei eta herriko bizitzari eusten diotenekin batera. Entzuteko, elkarlanean aritzeko eta adostasunak eraikitzeko prest dagoen udala dugu helburu”.